Altxor Bila

Lehiatuz eta jolastuz elkarrekin inguruneaz gozatu


Sormena eta jolasa teknologiekin uztartuz

Altxor Bila plataforma irekia bi aspektu, sormena eta jolasa, teknologia berrien erabilerarekin uztartzearen ondorio da: edonork du web aplikazio bidez bere jolasak sortzeko aukera eta app-a jaisten duen edonork har dezake parte abian diren jolasetan. Sortzaileak modu birtualean prestatuko du jolasa baina parte hartzaileak mundu errealean mugituz aurkitu beharko du altxorra eta horretarako app bat izango du eskutan non geokokatutako pistak, galderak... topatu eta gainditu beharko dituen.

Sortu jolasa asmatu

Jolasak sortzeko plataformara webgune honetatik bertatik duzu sarbidea. Erregistratzen den edozein erabiltzailek bere jolas pertsonalizatua sortzeko aukera izango du. Nahi duen muga edo puntu kopurua (pista, galdera, asmakizun...) mapan kokatuta altxorrera iristeko ibilbidea osatuko du. Horretarako, multimedia baliabideak zintzilikatzeko aukera izango du sortzaileak. Jolas pertsonalizatu hauek irekiak edo pribatuak izan daitezke, hau da, posible da jolas bat talde jakin batentzat sortzea (norbere lagun-taldea, adibidez), edota parte hartze irekia duen jolas bat sortzea, edonori zuzendua. Jolasa noiz egongo den martxan ere defini dezake, hasiera eta amaiera uneak zehaztuz.

Sortu

Jolastu altxorra aurkitu

Jolasteko Altxor Bila app-a jaitsi behar da. Aplikazio honetan abian diren jolas guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak. Bakoitzaren ezaugarriak eta xehetasunak ikusita (deskribapena, luzera, iraupena…) zertan jolastu nahi duen aukeratu eta jolasari ekingo dio. Jokalariak kalera atera eta mugitu egin behar dira, gailu mugikorra lagun hartuta. Izan ere, bertan izango du jolasaren nondik norakoen eta lorpenen informazioa eta jarraipena. GPS bidez jasotzen da puntura iritsi den ala ez, eta horren arabera ondorengo pista edo galdera ikusiko du, azken helmugara, altxorra dagoen puntura, iristen den arte.

Jolastu Jolastu

Elkarrekin inguruneaz gozatu

Altxor Bila app-a jolaserako erreminta bihurtzen da eta ez ekosistema osoa. Jolasa kalean gertatzen da, ingurunearekin eta une berean parte hartzen egon daitezkeen beste erabiltzaileekin elkarreraginean, baina, aldi berean, mundu birtualean ere bai, bertan, norbere informazioaz gainera, beste lehiakideen berri ere jasotzen baita.

Altxor Bilak erabilera aukera zabala eskaintzen du. Jolasa da, edozein erabiltzailek bere gozamenerako eta ondo pasatzeko erabil dezakeena, baina ez hori bakarrik. Hainbat alorren garapenerako baliabidetzat ere erabil daiteke. Adibidez, kultura ezagutarazteko tresna bat izan daiteke, puntuak eraikin edo gune kultural estrategikoetan kokatuz eta hauei buruzko informazioa emanez, galdera, pista edo asmakizun modura; edo baita, toki bateko merkataritza, mendizaletasuna, e.a. sustatzeko ere. Adin mugarik gabeko erabiltzaileentzat da egokia, beraz, Altxor Bila, edonor izan baitaiteke bai sortzaile bai parte hartzaile.