Prestatu zure jolasak, pribatuak nahiz irekiak. Asmatu pistak eta galderak multimedia baliabideak erabiliz, eta kokatu mapan parte hartzaileek helmugako altxorra aurki dezaten.
Jolasteko eskuratu Altxor Bila APPa
Martxan dauden jolasen xehetasunak ikusi (deskribapena, kokapena, luzera, iraupena...), aukeratu zure gustukoa, irten kalera eta ekin jolasari!
Lehiatuz eta jolastuz elkarrekin inguruneaz gozatu
Betiko jolasa eta teknologia berriak uztartuz garatu da Altxor Bila. Parte hartzaileek mundu errealean mugituz aurkitu beharko dute altxorra, baina urratsen eta lorpenen informazioa eta jarraipena app-an izango dute.